BURDINBIDEAREN EUSKAL MUSEOAREN FUNDAZIOA - Hasiera

Fundazioa · Agurra

Burdinbidearen Euskal Museoaren Fundazioak helburu, kezka eta itxaropen berri ugarirekin ekin dio bere ibilbideari, Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoa berritzeko asmoz.

Euskal Herriko trenbideen ondare historikoa jendartera zabaltzeko lanean jarraitzen dugu, 1992an museoa zabaldu zenez geroztik; baina helburu berriak ere baditugu.

Aldaketa ugariko une batean gaude, eta horrek ematen digun aukeraz baliatu nahi dugu, gure ahalegin guztiak museoaren programazioa suspertzera zuzentzeko; horretarako, askotariko ekimenak, jarduerak eta proiektuak landu ditugu.

Museoari norabide berria eman beharrak bultzatu du fundazioaren sorrera, hain zuzen. Gizartera gehiago zabaltzeari eman diogu lehentasuna, eta museoaren jarduera modu zuzenagoan sarrarazi nahi dugu euskarri duen lurraldean.

Aldi berri bat da, beraz, honakoa Burdinbidearen Euskal Museorako.


Abuztua
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
  • Ordutegia
C/ Julián Elorza, 8.
20730 Azpeitia (GIPUZKOA)
Tel.: 943 15 06 77
Fax: 943 15 07 46