BURDINBIDEAREN EUSKAL MUSEOAREN FUNDAZIOA - Hasiera

Museoa · Bilduma

Europako tren-bildumarik onenetakoa du Burdinbidearen Euskal Museoak, mota askotako ibilgailuak biltzen baititu: lurrunezko tren-makinak, diesel motordunak nahiz elektrikoak; tren automotorrak, eta askotariko bagoiak.

Horrez gain, Euskal Herriko makina-erremintaren esparruko bildumarik aberatsenetakoa eskaintzen du museoak, Urolako Trenbidearen lantegi mekaniko zaharraren bidez. 1925ean inauguratu zen bezalaxe gordetzen da gaur egun instalazioa; bertan dagoen motor elektriko zaharrak 16 makina jartzen ditu martxan, txirrika, uhal eta barra kolektore ugariko sistema konplexu baten bidez.

Elektrizitatearen transformaziorako zentral zaharraren instalazio harrigarriek, merkurio-lurrunaren bidez artezteko jatorrizko ekipoak gorde dituztenek, aurreko mendeko teknologia modernoena islatzen dute.

Azpeitiko geltoki zaharreko eraikin nagusiaren lehenengo solairuan, XIX. mendearen amaieratik AVEren sorrera arte tren-langileek erabili izan dituzten uniformeen erakusketa aparta dugu ikusgai. Bigarren solairuan, tren-geltokietako ordularien erakusketa aurkituko dugu, munduko onenetakoa, eta denboran zeharreko bidaia batean murgilaraziko gaitu.

Urtarrila
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
  • Ordutegia
C/ Julián Elorza, 8.
20730 Azpeitia (GIPUZKOA)
Tel.: 943 15 06 77
Fax: 943 15 07 46