BURDINBIDEAREN EUSKAL MUSEOAREN FUNDAZIOA - Hasiera

Jarduerak · Agenda

2016 MAI 15 | JARDUERAK

MUSEOEN NAZIOARTEKO EGUNAREN OSPAKIZUNA

MUSEOEN NAZIOARTEKO EGUNAREN OSPAKIZUNA

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoak igandean, maiatzaren 15ean, ospatuko du Museoen Nazioarteko Eguna, Azpeitian (Gipuzkoa) duen egoitzan. Ospakizun hori dela eta, hainbat jarduera programatu da.
Betidanik, Trenbidearen Euskal Museoak maiatzaren 18tik gertuen dagoen asteburura eraman ohi du ospakizuna, izan ere, egun horretan ospatzen baita Museoen Nazioarteko Eguna, UNESCOren esku dagoen ICOMek (Museoen Nazioarteko Kontseiluak) sustaturik.
Egun hori ospatzeko, igande honetan, maiatzaren 15ean, Trenbidearen Euskal Museoak jarduera bereziak antolatuko ditu. Horien artean, Bidasoako trenbidearen mendeurrena ospatzeko erakusketa eta Asociación de Amigos del Ferrocarril de Bilbao izenekoak gidatuko duen modelismoko tren baten erakusketa egongo dira.

Halaber, tren historikoen zirkulazio bereziak egongo dira. Irteera orduak hauek izango dira:

• 11:00etan: Portugalgo trenbideetako Allan 301 automotore diesel-elektrikoa (1953. urtea)
• 12:00etan: Zugastieta lurrun lokomotorra (1888. urtea)
• 13:00etan: Portugal lurrun lokomotorra (1913. urtea)
Lurrun garabiak eta tranbia elektrikoek ere funtzionatuko dute, eta erakusketak egingo dira museoko tailer mekanikoan.
Igandeko jarduera bereziekin batera, larunbatean lurrun trenaren ohiko irteerak eskainiko dira Museoa eta Lasao artean, 12:30ean eta 18:00etan.

Martxoa
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
  • Ordutegia
C/ Julián Elorza, 8.
20730 Azpeitia (GIPUZKOA)
Tel.: 943 15 06 77
Fax: 943 15 07 46