BURDINBIDEAREN EUSKAL MUSEOAREN FUNDAZIOA - Hasiera

Berriak

2012 IRA 05 | ERAKUSKETA

BURDINBIDEAREN EUSKAL MUSEOAK BERE FUNTSEN ZATI BAT ERAKUTSIKO DU GASTEIZKO ESKORIATZA-ESKIBEL JAUREGIAN

“Burdinbidearen 150 urte Euskadin” erakusketa irailaren 6tik urriaren 18ra arte egongo da ikusgai jendearentzako, European Green Capital 2012aren barruan

BURDINBIDEAREN EUSKAL MUSEOAK BERE FUNTSEN ZATI BAT ERAKUTSIKO DU GASTEIZKO ESKORIATZA-ESKIBEL JAUREGIAN

Burdinbidearen Euskal Museoaren Fundazioak gaur Gasteizko Eskoriatza-Eskibel jauregian “Burdinbidearen 150 urte Euskadin” erakusketa inauguratuko du, urriaren 18ra arte jendearentzako ikusgai egongo dena.

Erakusketan burdinbideari garrantzia ematen zaio garraio gisa, argazki, mapa eta objektu interesgarri batzuen bidez. Horiek, burdinbideak Euskadiren bilakaera sozioekonomikorako izan zuen garrantzia eta hirigintza, teknologia, merkataritza edo industria garapenetan izan zuen eragin handia erakusten dute. Erakusketaren helburua iraganetik ibilbide bat egitea da, egungo egoera islatuz eta etorkizunera begira, XXI. mendeko garraio moderno eta iraunkor gisa. Horrexegatik, erakusketak, Madril-Irun linearen Miranda de Ebro-Olazagutia trenbide tartea duela 150 urte ireki zela ospatzen du. Hori izan zen Euskadin ustiatu zen lehenengoa eta, aldi berean, Gasteizko European Green Capital-aren egitarauaren zati bat da.

Maitane Ostolaza Burdinbidearen Euskal Museoaren zuzendariak, gaur azpimarratu du erakusketaren helburua “daukagun trenbidearen ondare historikoa zabaltzea eta balioztatzea dela, baita bisitariari gure lurraldeko burdinbidearen historiarekiko interesa piztuko dion esperientzia sortzea ere”. “Erakusketatik ibilbide bat egingo duten pertsonek trenak Euskadiren garapen sozioekonomikoan izan duen garrantzia benetan sentitzea nahi dugu, eta elementu eta soinuez gozatzea, antzinako tren geltoki batean egotearen sentipena izan dezaten” gehitu du.

Ostolazaren arabera, ekimen honekin “Fundazioak bere buruari ezarri zizkion xedeak betetzen jarraitu nahi dugu, esaterako: gure bilduma iraunkorraren fondoak balioztatzea, gure ondarea zabaltzea edo museoaren zati bat beste kokapen batzuetara eramatea, dinamikoagoa eta gizartera irekiagoa den erakundea bihurtu dadin”.

Erakusketa honetarako Granadako Unibertsitateko Carlos Larrinaga komisarioaren laguntza jaso da. Berak egin du behin betiko argazki, objektu eta testuen aukeraketa eta dokumentazioa. Edukiei dagokienez, ibilbide bat egin da lehenengo trenetatik, bide zabaleko trenetatik, bide estukoetatik, Abiadura Handira eta tranbien sorkuntza berrira iritsi arte.

Planteamendu historikoaz gain, gune poetiko eta metaforikoagoak sortzea proposatzen da, non museoaren berezko objektuak erabiltzen diren, eszenografia zaindu baten bidez bisitariei sentipenak eta esperientziak sorrarazten dizkietenak.

Hori guztia, XVI. mendeko estilo errenazentistako Eskoriatza-Eskibel jauregiaren eremu paregabean, Gasteizko hirigunean.

ARGAZKI GALERIA IKUSI

Maiatza
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
  • Ordutegia
C/ Julián Elorza, 8.
20730 Azpeitia (GIPUZKOA)
Tel.: 943 15 06 77
Fax: 943 15 07 46