BURDINBIDEAREN EUSKAL MUSEOAREN FUNDAZIOA - Hasiera

Berriak

2012 ABU 03 | HOBEKUNTZAK

BURDINBIDEAREN EUSKAL MUSEOAK HARRERA BERRIA ESTREINATZEN DU

Harreraren berrikuntzak Azpeitiko geltoki zaharraren espazioa berreskuratzen du publikoa modu erosoan jasotzeko eta bisitarako.

BURDINBIDEAREN EUSKAL MUSEOAK HARRERA BERRIA ESTREINATZEN DU

Gaurtik aurrera Burdinbidearen Euskal Museoak espazioaren antolakuntza berrian eta altzari berrietan oinarritzen den harrera berria izango du, Euskadiko instalazio kultural hau bisitatzen duen publikoaren beharrei erantzuteko.
Berrikuntza hau burutzeko toki honetan zeuden eta hondatu zitezkeen ondare elementuak biltegi batean jasotzea beharrezkoa izan da. Gainera, instalazio elektrikoa eta argitazpena berritu egin da, led teknologiako argi berriekin, harrerako espazioa argitazpen iraunkorra duen tokia bihurtuz.

Altzari berriek, haritz egurrezkoak eta diseinu sinplekoak direnak, harrera zaharreko espazioarekin eta eraikuntzaren jatorrizko arotzeriarekin bateratu nahi dute. Sarreran, Azpeitiko biztanleak eta treneko erabiltzaileak protagonistak diren aro ezberdinetako irudiak jasotzen dituzten hiru modulo argidunek harrera ematen dute. Trenaren historia eta biztanleriarekiko duen harremana ibilbide museografikoaren ardatz nagusitzat hartu da. Bezeroaren arretak Urolako trenaren historia balioan jartzen du trenbidearen inaugurazio egunaren argazki zahar handi bat erabiliz, harrera guneari Museo honek merezi duen berezko nortasuna emanez.

Gune zentralean, Museoaren merchandaising berriaren salmentarako erakusketa bitrinak eta moduloak kokatzen dira.

Bestalde, Museoaren Zuzendaritzak epe motzeko ekintzen artean Euskadiko trenbidearen ondarearen inbentarioaren berrikuntza bideratuko duela adierazi du. Ekintza hau Museoaren bildumaren hobekuntza politikak definitzeko abiapuntua izango da, egindako azken inbentarioa 1990 koa baita.

Abendua
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
  • Ordutegia
C/ Julián Elorza, 8.
20730 Azpeitia (GIPUZKOA)
Tel.: 943 15 06 77
Fax: 943 15 07 46