BURDINBIDEAREN EUSKAL MUSEOAREN FUNDAZIOA - Hasiera

Berriak

2012 UZT 16 | ESKAINTZA TURISTIKOA

5 GELTOKI HISTORIAN

5 GELTOKI HISTORIAN

Aurreko urteetako arrakasta ikusita, Iraurgi Lantzen, Urola Erdiko Eskualdearen Garapen Agentziak, berriro ere martxan jarri du “5 Geltoki Historian” eskaintza turistikoa.

20km baino gutxiagoko distantzian, Urolako bailarak bisitariari noranzko bikoitza duen bidaia egiteko aukera ematen dio.  Eskaintza honek zentzu geografikoa, Urolako bailara zeharkatuz Zumaiatik Azkoitiara eta zentzu historikoa, historiaren une eta leku gogoragarrienak  lehen eskutik ikusteko eta ezagutzeko aukera  tartekatzen ditu. 
 
Turismo eskaintza honek hurrengo geltokiak  hartzen ditu:

1. Algorriko Ingurumenaren Interpretazio Zentrua (Zumaia):  Lurraren historia harrien bitartez erakusten du.

2. Ekainberri (Zestoa):  Historiaurrea-  Bailarako lehen gizaki aztarnak erakusten ditu.

3. Loiolako Santutegia (Azpeitia):  XVI – XVIII mendeak, San Ignazio Loiolakoaren bizitza eta legatua ezagutzeko aukera ematen du.

4. Burdinbidearen Euskal Museoa (Azpeitia): XX. mende hasierako Euskadiko industrializazioan garrantzi handia izan zuen trenaren bilduma zabala ikus daiteke. 

5. “Pintxo Potea”: Urte honetan gastronomia geltokia gehitzen zaio eskaintzari. Bailarako lau tabernek osotzen dute geltoki berri hau: Zumaiako Kresala, Zestoako Fati, Azpeitiako Oñatz  eta Azkoitiako Bai Azkoitia Batzokia. 


Zenbat balio du?
8,5 euro (lau museoen guztirako sarreraren kostuaren %50a)
Fortfait-a eskualdagarria izan daiteke, bisitari  ezberdinek erabil dezakete.

Zer sartzen da eskaintzan?
- Museo bakoitzera sartzeko aukera (museo bakoitzerako sarrera)
- Kontsumizio baterako aukera, edari eta pintxo bat 1.50 eurotan hartzeko eskubidea eskaintzen du ekimen honi atxikitutako taberna desberdinetan.

Noiz arte erabili ahal da?
2012ko abenduaren 9ra arte.

Non eros daiteke?
- Loiolako Santutegiaren Turismo Bulegoan.
- Ekainberrin. (Sarrerak erosten diren puntuan eta Turismo Bulegoan)
- Zumaiako Turismo Bulegoan.
- Algorrin, Zumaiako Natur Baliabideen Interpretazio Zentroan.
- Burdinbidearen Euskal Museoan (Azpeitia).

Martxoa
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
  • Ordutegia
C/ Julián Elorza, 8.
20730 Azpeitia (GIPUZKOA)
Tel.: 943 15 06 77
Fax: 943 15 07 46