BURDINBIDEAREN EUSKAL MUSEOAREN FUNDAZIOA - Hasiera

Berriak

2018 MAI 16 | MAIATZAK 26 ETA 27

DISEINUA, MODA ETA GASTRONOMIA ELKARTZEN DUEN MERKATU HANDI BAT

Burdinbidearen Euskal Museoak maiatzaren 26an eta27an lehenengo aldiz diseinua, moda eta gastronomia elkartzen duen merkatu handi bat hartuko du

Diseinua, moda eta gastronomia elkartzen duen merkatu handi bat

Market nº8 diseinua, moda eta gastronomia uztartzen dituen merkatua da. Bertan, eskuz egindako kalitatezko produktuak izango dira nagusiki. Erakusketa ugari egongo da, gourmet produktuak, artisautza, osagarriak, arropa, oro har, artikulu originalak. Azoka honek iraganera eramango gaitu, eta aldi berean etorkizunera ere, produktu tradizionalez gain gaur eguneko produktuak eta tendentziakoak eskainiko baititu. Aldi berean, jende arteko topagune izango da eta familia edota lagun artean egun atsegina pasatzeko ezin hobea eskainiko du. Erosketak egin, jan, edan, musika zuzenean entzun, Lasaoko geltokira joan-etorria lurrun tren-makinan egin, gosari osasuntsu bat prestatzen ikasi ELIKU zentroari esker, KIMUBATeri esker Kokedama; landare teknika japoniarra eginez ikasi, Luis Beltza dantza eskolarekin dantzatu, string art teknika egin HARRIHARIrekin, magia IAGO MAGOArekin, eta txikienak egurrezko jolas didaktikoak izango dituzte egun guztian, besteak beste. Bertako gastronomiak ere izango du bere lekua. Taloak jan, pintxoak, hanburgesak, ogitartekoak, kafea eta gozoak.

Merkatu honen sustatzaileek, Teresa Mangas (turismoa) eta Belén Ibarrola (arte eta diseinuko zuzendaritza), goiz honetan prentsaurrekoa eskaini dute eta bertan Azpeitiako Burdinbidearen Euskal Museoan maiatzaren 26an eta 27an ospatuko den ekimenaren zehaztasunak eskaini dituzte. Museoan ospatutako ekitaldiak erakundeko ordezkari desberdinen presentzia izan du Imanol Lasa (Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazio Diputatua), Agustín Lizarralde (Azpeitiako Udaleko zinegotzia) Imanol Leza (Euskotreneko Zuzendari Nagusia) eta Juanjo Olaizola (Burdinbidearen Euskal Museoko Zuzendaria)

Market Nº8 Euskotrenek kudeatutako eta Azpeitian kokatutako Burdinbidearen Euskal Museoan izango da. Museo honek Euskadin trenbideko historiatik ibilbide bakarra eskaintzen du. Ekimen honen izenak, Market nº8, hain zuzen ere herriko tren historiari egiten dio aipamen izan ere hainbat urtetan Azpeitiako geltokiak Zumarraga – Zumaia linea bete zuena 8. zenbakia izan zen. Gaur egun, Burdinbidearen Euskal Museoak lurrun trenean bidaiak eskaintzen ditu bere instalazioetatik Lasaoko geltokiraino (1926).

Proposamen berri honen helburua Gipuzkoako barnealdera turismoa erakartzea da, lehen mailako baliabide kulturala balioan jartzea, hala nola, Burdinbidearen Euskal Museoa eta bertako ekonomia sustatzea. Ekimen hau hasieratik begi onez hartu dute erakunde publikoek eta enpresa pribatuek.

Apirila
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
  • Ordutegia
C/ Julián Elorza, 8.
20730 Azpeitia (GIPUZKOA)
Tel.: 943 15 06 77
Fax: 943 15 07 46