BURDINBIDEAREN EUSKAL MUSEOAREN FUNDAZIOA - Hasiera

Berriak

2017 UZT 28 | JARDUERA

UZTAILAREN 29AN ARGAZKI HISTORIKOEN PROIEKZIOA

UZTAILAREN 29AN ARGAZKI HISTORIKOEN PROIEKZIOA

uztailaren 29an, Euskotrenen esku dagoen Burdinbidearen Euskal Museoak, Trenen argazkilari ezagunak diren Werner Hardmeier-ek (Suitza) eta Harald Navé Austriako Burdinbidearen Lagunak ateratako irudi historikoen proiekzio publikoa eskainiko du. Jarduera hau, Werner Hardmeierek Museora egingo duen bisitarekin antolatuko da, eta joan zen mendeko 70. eta 80. hamarkadetan zehar euskal trenbide desberdinen irudi historikoak erakutsiko ditu.
Hain zuzen ere, Werner Hardmeieren argazkiak batez ere Urolako Burdinbidean kontzentratzen dira eta 70eko bukaerakoak eta 80ko hasierakoak dira. Harald Navék ateratakoak, halere, 70. hamarkadako hasierakoak dira eta trenbide desberdinen argazkiak dira, batez ere garai hartan ustiatutakoak lurruneko trakzioarekin (Santander-Bilbo eta La Robla)
Burdinbidearen historian eta jarduera honetan interesa duten pertsonak uztailaren 29an Azpeitian kokatuta dagoen Burdinbidearen Euskal Museora joan daitezke.
Proiekzioa 16:30ean hasiko da eta 17:45ean bukatuko da.
Ondoren, 18:00etan lurrun trenaren irteera burutuko da (Azpeitia-Lasao-Azpeitia). Lurrun trenak eguerdian ere zirkulatuko du (12:30ean).

Azaroa
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
  • Ordutegia
C/ Julián Elorza, 8.
20730 Azpeitia (GIPUZKOA)
Tel.: 943 15 06 77
Fax: 943 15 07 46