BURDINBIDEAREN EUSKAL MUSEOAREN FUNDAZIOA - Hasiera

Berriak

2017 URR 20 | JARDUERAK

LURRUN TRENAREN AZKEN ZIRKULAZIOAN

LURRUN TRENAREN AZKEN ZIRKULAZIOAN

2017ko ohiko zerbitzuaren azken 5 trenak larunbata, urriak 28, eta asteazkena, azaroak 1, artean bananduko dira

Eusko Jaurlaritzako Sozietate Publikoa den Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak, larunbata, urriak 28, eta asteazkena, azaroak 1, bitartean lurrun trenen ohiko zerbitzuaren 2017ko denboraldia bukatuko du.

Zerbitzu horren azken 5 zirkulazioak Museotik (Azpeitia) Lasaorantz izango dira, honako egun eta orduetan:
•    Larunbata, urriak 28: 12:30ean eta 18:00etan.
•    Igandea, urriak 29: 12:30ean.
•    Asteazkena, azaroak 1: 12:00etan eta 13:00ean.

Horrez gain, Museora doazen bisitariek La Roblako Burdinbidearen 125. Urtemugaren oroitzapenezko Erakusketaz gozatu ahal izango dute. Erakusketa hau Azpeitiko instalazioetan abenduaren 10era arte egongo da, eta aipatutako trenbidearen gela-bagoia ere egongo da, Asturiasko Burdinbidearen Museoak aldi baterako utzita.


Museoko instalazioen irekiera ordutegia honako hau da:
•    Asteartetik ostiralera lanegunetan: 10:00etatik 13:30era; eta 15:00etatik 18:30era.
•    Larunbatak: 10:30etik 14:00etara; eta 16:00etatik 19:30era.
•    Igandeak eta jaiegunak (astelehena izan ezik): 10:30etik 14:00era.

Behin ohiko zerbitzua bukatuta, urte honetan abenduko zubian zehar tren historikoen zirkulazioaz gozatzeko azken aukera egongo da (Konstituzioa eta Ama Sortzez Garbia).

Abendua
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
  • Ordutegia
C/ Julián Elorza, 8.
20730 Azpeitia (GIPUZKOA)
Tel.: 943 15 06 77
Fax: 943 15 07 46