BURDINBIDEAREN EUSKAL MUSEOAREN FUNDAZIOA - Hasiera

Berriak

2017 EKA 29

BURDINBIDEAREN EUSKAL MUSEOAK UZTAILEAN ETA ABUZTUAN ZEHAR ZIRKULAZIOAN 68 TREN HISTORIKO JARRIKO DITU

BURDINBIDEAREN EUSKAL MUSEOAK UZTAILEAN ETA ABUZTUAN ZEHAR ZIRKULAZIOAN 68 TREN HISTORIKO JARRIKO DITU

Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak, Eusko Jaurlaritzaren esku dagoen Sozietate Publikoak, uztailean eta abuztuan zehar Museoko instalazioen arteko geltokien artean, Azpeitia eta Lasao, 68 tren historiko zirkulazioan jarriko ditu. Horietatik, 32 lurrunezko trakziozkoak izango dira eta 36 diesel trakziozkoak.

Datozen bi hilabeteetarako programatutako lurrunezko trenen irteera orduak, honako hauek izango dira:

UZTAILA
• Larunbata 1: 12:30ean 18:00etan
• Igandea 2: 12:30ean
• Larunbata 8: 12:30ean eta 18:00etan
• Igandea 9: 12:30ean
• Larunbata 15: 12:30ean eta 18:00etan
• Igandea 16: 12:30ean
• Larunbata 22: 12:00etan, 13:00ean, 17:30ean eta 18:30ean
• Igandea 23: 12:00etan eta 13:00ean
• Asteartea 25: 12:30ean
• Larunbata 29: 12:30ean eta 18:00etan
• Igandea 30: 12:30ean

ABUZTUA
• Larunbata 5: 12:30ean eta 18:00etan
• Igandea 6: 12:30ean
• Larunbata 12: 12:30ean eta 18:00etan
• Igandea 13: 12:30ean
• Asteartea 15: 12:30ean
• Larunbata 19: 12:30ean eta 18:00etan
• Igandea 20: 12:30ean
• Larunbata 26: 12:30ean eta 18:00etan
• Igandea 27: 12:30ean

Beste alde batetik, diesel trakziozko trenek abuztuan bakarrik zirkulatuko dute, asteartetik ostiralera lanegunetan. Irteerak Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museotik 12:30ean eta 18:00etan.


BURDINBIDEAREN EUSKAL MUSEOKO UDAKO ORDUTEGIA

Datorren larunbatean, uztailaren 1ean, Azpeitiko Museoko udako ordutegia indarrean sartuko da. Ordutegia honako hau izango da:

• Asteartetik larunbatera: 10:30etik 14:00etara; eta 16:00etatik 19:30era.
• Igandeak eta jaiegunak (astelehenak izan ezik): 10:30etik 14:00etara.

Burdinbidearen Euskal Museoak Europako tren bildumarik hoberenetariko bat dauka, mota askotako ibilgailuekin: lurrunezko, diesel eta elektriko tren-makinak; automotoreak eta bagoi mota desberdinak. Era berean, Museoak Euskadiko makina-tresna multzorik osatuena eskaintzen du, Urolako Trenbidearen antzinako tailer mekanikoaren bidez. Horrez gain, XIX. mende bukaeratik trenbidean erabilitako uniformeen erakusketa dago eta baita munduko trenbide erlojuen bildumarik hoberenetarikoa ere.

Jendearentzako informazioa:

• Burdinbidearen Euskal Museoaren helbidea: Julián Elorza, 8 (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).
• Informazio telefonoa: 943 15 06 77.
• Faxa: 943 15 07 46.
• Posta elektronikoa: museoa@euskotren.eus.
• Web orrialdea: www.euskotren.eus.

Azaroa
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
  • Ordutegia
C/ Julián Elorza, 8.
20730 Azpeitia (GIPUZKOA)
Tel.: 943 15 06 77
Fax: 943 15 07 46