BURDINBIDEAREN EUSKAL MUSEOAREN FUNDAZIOA - Hasiera

Berriak

2017 MAI 04

BURDINBIDEAREN EUSKAL MUSEOAK ZIRKULAZIOAN HIRU LURRUNEZKO TREN JARRIKO DITU ASTEBURUETAN

Eusko Jaurlaritzaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoaren Burdinbidearen Euskal Museoak lurrun trenen hiru zirkulazio eskainiko ditu asteburuetan.

BURDINBIDEAREN EUSKAL MUSEOAK ZIRKULAZIOAN HIRU LURRUNEZKO TREN JARRIKO DITU ASTEBURUETAN

Tren horiek Museotik (Azpeitia) Lasaora ondorengo irteera ordua izango dute:

• Larunbatak: 12:30ean eta 18:00etan.
• Igandeak: 12:30ean.

Museoko instalazioen irekiera ordutegia ondorengoa da:

• Asteartetik larunbatera: 10:00etatik 13:30era; eta 15:00etatik 18:30era.
• Igandeak eta jaiegunak (astelehenak izan ezik): 10:30etik 14:00etara.

Burdinbidearen Euskal Museoak Europako tren bildumarik hoberenetariko bat dauka, mota askotako ibilgailuekin: lurrunezko, diesel eta elektriko tren-makinak; automotoreak eta bagoi mota desberdinak. Era berean, Museoak Euskadiko makina-tresna multzorik osatuena eskaintzen du, Urolako Trenbidearen antzinako tailer mekanikoaren bidez. Horrez gain, XIX. mende bukaeratik trenbidean erabilitako uniformeen erakusketa dago eta baita munduko trenbide erlojuen bildumarik hoberenetarikoa ere.

Jendearentzako informazioa
• Burdinbidearen Euskal Museoaren helbidea: Julián Elorza, 8 kalea (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).
• Informazio telefonoa: 943 15 06 77
• Faxa: 943 15 07 46
• Helbide elektronikoa: museoa@euskotren.eus
• Web gunea: www.euskotren.eus

Ekaina
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30
  • Ordutegia
C/ Julián Elorza, 8.
20730 Azpeitia (GIPUZKOA)
Tel.: 943 15 06 77
Fax: 943 15 07 46