BURDINBIDEAREN EUSKAL MUSEOAREN FUNDAZIOA - Hasiera

Berriak

2017 API 12 | JARDUERAK

BURDINBIDEAREN EUSKAL MUSEOAK UDAN LURRUNEZKO TRAKZIORA HASTEKO IKASTARO BERRI BAT EMANGO DU

Burdinbidearen Euskal Museoak udan lurrunezko trakziora hasteko ikastaro berri bat emango du

Burdinbidearen Euskal Museoak udan lurrunezko trakziora hasteko ikastaro berri bat emango du
Kurtsoa uztailaren 18tik 23ra eskainiko da. Kurtsoak dituen zortzi plazarako matrikula egiteko epea irekita dago .

Aurreko urteetan bezala, Burdinbidearen Euskal Museoak datorren udarako lurrunezko trakzioan hasteko kurtso berri bat antolatuko du, ekimen hau antzinako lurrunezko tren-makinen sekretuak hurbilagotik ezagutzeko interesa duten pertsona guztiei zuzenduta dago.
Ekitaldi berri hau uztailaren 18tik 23ra emango da eta iraupena 30 ordukoa izango da (12 teoriko eta 18 praktiko). Klase teorikoen ordutegia 9:00etatik 13:00etara izango da eta praktikena 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, igandeak 17 izan ezik, izan ere egun horretan eskola goizez bakarrik emango baita (ordutegia programazioak izan ditzaken egokitzera lotuta dago).  
Eskola teorikoen egunetako arratsalde libreak, ikasleek horrela nahi izanez gero, Euskal Autonomia Erkidegoko tren instalazioetara bisita gidatuak egiteko aukera izango dute.
Ikastaroa Burdinbidearen Euskal Museoak Azpeitian (Gipuzkoa) daukan egoitzan emango da eta 300 euroko kostua edukiko du. Eskainitako zortzi plazetako batean interesa duten pertsonek idatziz (postaz, faxez edo posta elektronikoz) honako helbidetara zuzendu beharko dute:

Burdinbidearen Euskal Museoa
Julián Elorza, 8 kalea
20730 AZPEITIA (GIPUZKOA)
Faxa: 943 15 07 46
Posta elektronikoa: museoa@euskotren.eus

Ekaina
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30
  • Ordutegia
C/ Julián Elorza, 8.
20730 Azpeitia (GIPUZKOA)
Tel.: 943 15 06 77
Fax: 943 15 07 46