BURDINBIDEAREN EUSKAL MUSEOAREN FUNDAZIOA - Hasiera

Berriak

2016 AZA 16 | JARDUERAK

DESAGERTUTAKO BIDASOAKO TRENBIDEAREN MENDEURRENA OSPATZEKO ERAKUSKETA

DESAGERTUTAKO BIDASOAKO TRENBIDEAREN MENDEURRENA OSPATZEKO ERAKUSKETA

Burdinbidearen Euskal Museoak desagertutako Bidasoako Trenbidearen historiari buruzko erakusketa hartzen du. Erakusketa hau Azpeitiko museoan egongo da ekainaren 19ra arte eta ondoren Bidasoa haraneko herri desberdinetatik ibiliko da.

Museoen Nazioarteko Egunaren ospakizunen barruan, Burdinbidearen Euskal Museoak aldi baterako erakusketa bat inauguratu zuen desagertutako Bidasoako Trenbidearen oroimenez, izan ere aurten inauguratu denetik lehen mendeurrena ospatzen da. Erakusketa hau Azpeitiko Museoaren egoitzan jendearentzako irekita egongo da ekainaren 19ra arte, gero Bidasoako haraneko zenbait herritik zehar ibiliko da, ondorengo egutegiarekin:

• Ekainaren 25etik uztailaren 31ra: Lesaka
• Abuztuaren 5etik 12ra: Etxalar
• Abuztuaren 20tik 24ra: Donamaria
• Abuztuaren 27tik irailaren 7ra: Doneztebe
• Irailaren 8tik 11ra: Eratsun
• Irailaren 13tik 20ra: Bera
• Irailaren 23tik 25era: Igantzi
• Irailaren 27tik urriaren 11ra: Sunbilla
• Urriaren 17tik azaroaren 7ra: Baztan
• Azaroaren 24tik 27ra: Zubieta
• Abenduaren 2tik 4ra: Ituren
• Abenduaren 7tik 18ra: Bertizarana
• Abenduaren 23tik 31ra: Elgorriaga


Erakusketak, 21 panel tematiko handietan egituratuta, Bidasoako Trenbidearen historiako alderdi guztiak aztertzen ditu, 1916ko maiatzaren 28an inauguratuta Gipuzkoa eta Nafarroa lotzeko; Irungo herria Baztango hiriburuarekin, Elizondo.

Bidasoako trenbidea, Euskal Herriko beste asko bezala, bide estukoa zen, errailen artean metro bateko tartearekin, eta horrek eraikuntza merkatu zuen. Trenbidea txikiagoa zenez, beraien tren-makinak eta bagoiak ere horrela ziren, batez ere Irunen, Iparraldeko bide zabaleko edo Midiko Europar zabaleko tren handiei ohituta, laster Bidasoakoa “tren txikito” bezala bataiatu zuten. Halere, nahiz eta txikia izan, berrogei urtean zehar haran guztiari zerbitzu handia eskaini zion, bidaiariak eta merkantziak garraiatzen baina baita berriak ere beraien trenetan posta eta eguneko egunkariak eramanez.

Tamalez, Bidasoako trenbidearen bizitza laburra izan zen. Kotxeen, kamioien eta autobusen lehiak negozioa hondatu zuen eta jabedun enpresak ixtea erabaki zuen. 1956ko abenduaren 31ko, San Silvestre gau batean, “tren txikito” deritzonak azken bidaia egin zuen inauguratu zenetik berrogei urte justu bete zirenean.

Otsaila
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28
  • Ordutegia
C/ Julián Elorza, 8.
20730 Azpeitia (GIPUZKOA)
Tel.: 943 15 06 77
Fax: 943 15 07 46