BURDINBIDEAREN EUSKAL MUSEOAREN FUNDAZIOA - Hasiera

Berriak

2017 API 11 | ASTE SANTUA

BURDINBIDEAREN EUSKAL MUSEOAK EGUNERO LURRUNEZKO TRENEN ZERBITZU BAT ESKAINIKO DU

BURDINBIDEAREN EUSKAL MUSEOAK EGUNERO LURRUNEZKO TRENEN ZERBITZU BAT ESKAINIKO DU

Datorren  Aste Santuko oporretan zehar, Museoak egunero, apirilaren 13tik 17ra, biak barne, Lurrunezko Tren bi zirkulazioan jarriko ditu. Irteera Azpeitiko (Gipuzkoa) instalazioetan eguerdiko 12:00etan eta arratsaldeko 17:30ean izango da. 

Beste alde batetik, Museoak Aste Santuko egun guztietan jendearentzako irekiera ordutegi berezia ezarri du, Pazko Astelehena barne. Eskuarki, astelehena Burdinbidearen Euskal Museoan asteko atseden eguna da, aipatutako Pazko Asteleheneko salbuespena izan ezik.

Museoaren irekiera ordutegia, apirilaren 13tik 17ra (biak barne), honako hau izango da:
 
•    Goizez: 10:30etik 14:00etara.
•    Arratsaldez: 16:00etatik 19:30era.

Aste Santuaren ondoren, Lurrenezko Trenek zirkulazioan azaroaren 1era arte jarraituko dute, larunbatetan bi zerbitzurekin eta bat igandean eta jaiegunetan. Horrez gain, urteko edozein egunetan lurrunezko trena alokatzeko aukera dago.

Maiatza
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
  • Ordutegia
C/ Julián Elorza, 8.
20730 Azpeitia (GIPUZKOA)
Tel.: 943 15 06 77
Fax: 943 15 07 46