BURDINBIDEAREN EUSKAL MUSEOAREN FUNDAZIOA - Hasiera

Berriak

2017 UZT 20 | DOHAINTZA

MIRABALLESEKO TAILERREN ALBUM HISTORIKOA (BIZKAIA)

MIRABALLESEKO TAILERREN ALBUM HISTORIKOA (BIZKAIA)

Duela bi urte, Iñaki García Uribek Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoari Miraballeseko Tailerrak enpresako argazki album baliotsua eman dio. Sozietate hau, Miraballesen (Bizkaia) ezarritakoa 1892an, garaiko enpresari aipagarrien eskutik, hala nola, Ramón de La Sota edo Víctor Chavarri, trenbiderako estruktura metaliko eta bagoi mota guztietako fabrikazioaren helburua zeukan. Iñaki García Uribek emandako albumak enpresa horrek burututako lan aipagarrienetariko batzuk biltzen ditu, XIX. mendeko azken hamarkadako hasieratik, joan zen mendeko hogeigarren urtera arte, Euskadiko bagoi enpresa garrantzitsuenetariko baten jarduerako lehengo urteetako ezagutzerako oinarrizko dokumentua bihurtuz. Albumarekin batera, Iñaki García Uribek Miraballeseko Tailerrekin erlazionatutako bestelako irudi batzuk ere utzi ditu eta herri honetako trenbide historia eta baita ikonografia aldetik balio handiko 1943ko “Álbum de la siderurgia española” liburua ere. Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak publikoki Iñaki García Uriberi emandako ekarpena eskertu nahi dio.

Berriarekin batera ondorengo argazkiak doaz:

Argazkiak ikusi

Ekaina
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30
  • Ordutegia
C/ Julián Elorza, 8.
20730 Azpeitia (GIPUZKOA)
Tel.: 943 15 06 77
Fax: 943 15 07 46