BURDINBIDEAREN EUSKAL MUSEOAREN FUNDAZIOA - Hasiera

Berriak

2015 ABE 22 | EKINTZAK

LURRUNEZKO TRENEN ZERBITZUAK HISTORIAKO ESKAERARIK HANDIENA LORTU DU

LURRUNEZKO TRENEN ZERBITZUAK HISTORIAKO ESKAERARIK HANDIENA LORTU DU

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Burdinbidearen Euskal Museoak, 2015ean lurrunezko eta diesel trenen zerbitzuan historiako eskaerarik handiena lortu du, ordaindu duten 14.960 bidaiariekin. Horrek esan nahi du joan zen urtearekin erkatuz gero, %21,26ko hazkundea izan duela.

Hori dela eta, Burdinbidearen Euskal Museoak orain arte historiako urterik onena, 2007a, %0,99an hobetu du. Urte hori egungo krisi ekonomikoaren aurreko urtea izan zen eta urte horretan lurrunezko eta dieselezko trenen zerbitzuak 14.813 erabiltzailek erabili zuten.
 
Joan zen Konstituzioko eta Ama Sortzez Garbiko zubia erabakigarria izan da erregistro historiko hau lortzeko, izan ere zerbitzuko hiru egunetan (abenduak 5, 6 eta 8) 940 bidaiarien eskaera lortu da.

Burdinbidearen Euskal Museoak Europako tren bilduma hoberenetakoa erakusten du bere instalazioetan, mota guztietako ibilgailuekin: lurrunezko tren-makinak, dieselak eta elektrikoak; automotoreak eta hainbat motatako bagoiak. Horrez gain, Euskadiko makina-erremintari buruzko erakusketa osatuenetakoa du, Urolako Trenbidearen tailer mekanikoaren bidez, eta XIX. mendearen bukaeratik Trenean erabilitako uniformeen erakusketa eta Mundu osoko tren alorreko erlojuen bilduma onenetakoa dauka.

Azaroa
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
  • Ordutegia
C/ Julián Elorza, 8.
20730 Azpeitia (GIPUZKOA)
Tel.: 943 15 06 77
Fax: 943 15 07 46